Jarrai iezaguzu hemen:

Guztientzako guneak

Erlaxatzeko eta egunerokotasuna bizitzeko zentroa

Guztientzako guneak

Pertsona nagusientzako egoitza ingurune atseginean eta sozialean dago, eta, hari esker, jarduerak eta zerbitzuak giro lasaian eta abegikorrean egiten dira.

Eraikin osoan bezala, guztientzako guneak mugikortasun urriko pertsonetara egokituta daude, eta ez dute oztopo arkitektonikorik. Eraikina egoitza-zentro gisa birgaitu da, barneko espazioak zabalak dira eta argiztapen ona du. Hala, higiezin historiko batez gozatu besterik ez dago.

Beste egoiliar batzuekin eta senideekin egoteko eta, egunerokotasunaren naturaltasunez, proposamenei eta lehentasunei tokia emateko zenbait gune ditugu.

Snozelen aretoa

Zentzumenak estimulatzeko gune horretan gure zentzumenetarako estimulu mota guztiak aurkitu ahalko dituzu: ikusmenerako, entzumenerako, ukimenerako eta usaimenerako. Aretoaren giroa ziurra, erosoa eta lasaia da, bizi-kalitatea biziagotzeko aproposa…

Gimnasioa

Adin aurreratuan zehar ariketa fisikoa sustatzeko azken berrikuntzekin ekipatuta dago eta eguneko edozer ordutan erabil daiteke.

Egongela

Jolasak eta zaletasunak partekatzeko tokia.

Elkarbizitza-gela

Aisialdirako eta senideen bisitak hartzeko.

Jangela / Jarduera-aretoa

Otorduez eta toki zabala behar duten gizarte-jarduerez gozatzeko.

Eraikin osoan bezala, guztientzako guneak mugikortasun urriko pertsonentzako egokituak daude, eta ez dute oztopo arkitektonikorik