Jarrai iezaguzu hemen:

Zergatik gure zentroa?

Zure etxe berriaz goza dezazula nahi dugu.

Zure ongizaterako diseinatutako zentroa. Etxean bezala.

Etxean bezala sentitzeko nahi duzun guztia emango dizu CleceVitam Altos Hornos egoitzak. Barneko gelez gain, inguruan paseatzeaz gozatuko duzu. Inguruan aurkituko dituzu parkeak, lorategiak, plazak eta Barakaldoko merkataritza-kaleak.

Zure pribatutasuna eta lehentasunak errespetatzen dituen bizi-estiloa.

Egoitza-zentroan, zure bizitza erosotasunez garatzeko diseinatu diren ekipamendu modernoak aurkituko dituzu: snozelen-aretoa, gimnasio egokitua, aisialdirako aretoak, osasun-guneak… Erlaxatu nahi baduzu, txoko bat aurkituko duzu irakurtzeko eta orduak bare igarotzeko, eta komunitatearekin harremanetan egon nahi baduzu, zure tokia aurkituko duzu jolasteko mahaietan eta berba egiteko besaulkietan. Logelak pentsatu dira zure pribatutasuna bermatzeko. Logela indibidualak eta bikoitzak ditugu, eta denek dute bainugela egokitua.

Esperientzia handiko profesionalen taldea.

Zure zerbitzura izango duzu diziplina ezberdinetako profesional fidagarriez osatutako taldea. Pertsona nagusientzako eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuetan ibilbide nabaria egin dute gure taldeko profesionalek. Diziplinarteko taldea da, pertsonarengan ardaztutako arretako proiektu berritzaile bat betetzeko gogoz beteta dagoena. Horretarako, sentsibilitate, profesionaltasun eta enpatia handiz jokatuko dute, familia-giroan beti.

Pertsonak zerbitzuaren muinean jartzen dituen filosofia PAA (Pertsonengan ardaztutako arreta).

Egoitzaren alderdi denak lantzen ditugu pertsonak zerbitzuaren muinean jartzen dituen ikuspegiarekin (PAA). Garrantzia ematen diogu pertsonak ahalduntzeari, eta duintasunez lagunduko dizugu. Gainera, autonomia sustatzen dugu, zure lehentasunak eta erabakiak entzunez eta errespetatuz.

Familientzako gertuko arreta onbera.

Egoiliarrei ematen diegun gertuko tratu onbera ematen diegu beren senideei, eta beren ezaugarriak ezagutzen ahalegintzen gara. Horixe da gure filosofia. Komunikazio irekia sustatzen dugu familiarekin, maiztasunez, denok osatzen baitugu komunitatea.

Helburu partekatua: helduaro aktiboa bizitzea sozialki eta emozionalki.

Zaharkitze aktiborako dinamikak sustatzen ditugu, jarduerez eta proiektu motibagarriz beteta. Zentroan bizi diren pertsonei rol abiarazlea eta erabakigarria ematen diegu, haiek izan daitezen beren egunerokotasunaren protagonistak. Astero zenbait jardueraren plangintza egin dugu, estimulazio kognitiborako, entrenamendu funtzionalerako, estimulazio fisikorako eta sormen-terapiarako. Hori guztia diziplina anitzeko taldeak burututako banakako tratamendu funtzionalarekin.

Etxean bezala sentitzeko nahi duzun guztia emango dizu CleceVitam Altos Hornos egoitza-zentroak