Jarrai iezaguzu hemen:

Non gaude

Etxe bat Barakaldoko erdigunean

CleceVitam Altos Hornos egoitza-zentroa Barakaldoko erdigunean dago, ingurune bikainean, Nerbioi ibaiaren ertzean, Bizkaiko Altos Hornos (Labe Garaiak) enpresaren egoitza nagusia izan zen eraikin adierazgarrian; El Carmen (Barakaldoko zaindaria) plazara du irteera. Urban osasun-zentrotik eta udalerriko tren-geltokitik gertu dago.

Kultura-ingurunea

Barakaldo lotuta egon da beti burdingintzarekin, baina, azkenaldian, kultura-espektroak indarra hartu du herrian. Nabarmentzekoa da Bilbao Exhibition Centre zentroa. Instalazio horietan, besteak beste, azoka nazionalak eta nazioartekoak, teatroko ikuskizunak, kirol-jarduerak edo musikako kontzertuak antolatzen dira. Egoitzatik garraio publikoan iritsi ahalko zara. Ez duzu 30 minutu baino gehiago beharko.

Gainera, Herriko Plazatik paseatu ahalko duzu, alegia, udalerriko bizitza sozialaren erdigunetik, edo Ingurumen Interpretazio Historikoko zentroaSan Vicente Martir eliza edo Munoa finka ikusi ahalko dituzu.

Ingurune naturala

Barakaldok txoko bereziak ditu, hala nola Lorategi Botanikoa, non giro barea eta lasaigarria aurkituko dituzun. Toki magikoez beteriko gunea da, bikaina bertatik paseatzeko eta ikuspegi bikainez gozatzeko.

Ibilbide luzeko paseoak

Nerbioi ibaiaren ertzetik gertu –ingurune natural batean paseo luzeak egitea gustuko baduzu– ibaiaren alboko paseoari etekin atera ahalko diozu. Duela hilabete gutxi batzuk berritu dute: bankuak eta jardinerak jarri dizkiote, behar dutenek atseden har dezaten.

Nola iritsi egoitzara

  • Trenez, Desertuko geltokia 200 metro baino gutxiagora dago; tren-maiztasun  handia dago, eta hari esker, hamar minuturo Bilbora, Santurtzira edo Muskizera joateko aukera dago.
  • Metroz, Barakaldoko geltokian, egoitzatik 900 metrora, C1, C2 eta L2 lineak hartu ahalko dituzu. Horietako edozer hartuz gero, Bilboko erdigunean izango zara 15 minutuan.
  • Autobusez, Erreketako geltokia 200 metro baino gutxiagora dago. A3115 eta A3122 lineak hartuz gero, Bilboko Abando geltokira edo Santurtzi edo Portugaletera iritsiko zara, eta A2316 linea hartuz gero, bestalde, Sestaora eta Euskal Herriko Unibertsitatera iritsiko zara.
  • Ibilgailu pribatuz, Bilbotik bazatoz, gomendagarria da A8 autobidetik etortzea. 124. irteera hartu behar da, orduan, BI-644 errepidetik jarraitu eta Ibaibe kalea, Bizkaiko Labe Garaiak etorbidea eta Trenbide paseoa hartu behar dira Elektrikoa Nerbio kalera bidean; azken hura oinezkoentzako plaza baten aurretik igarotzen da. Hauxe da egoitzaren helbide zehatza: Darsena de Portu plaza, 1.

Non gaude

Darsena de Portu Enparantza, 1
48901 Barakaldo – Bizkaia