Jarrai iezaguzu hemen:

Nola jarduten dugu

Pertsonak, zentroko protagonistak (PAE)

Laguntza-eredua

Pertsonarengan ardaztatutako arreta da gure laguntza-ereduaren oinarria, eta, hortaz, pertsonak jartzen ditugu arretaren muinean. Profesionalen taldeak egoiliar bakoitzaren lehentasunak, beharrak eta bizi-estiloa ezagutzen ditu, banakako arreta ematen die eta beren erabakiak ulertu eta errespetatzen ditu.

Pertsona nagusiak zarete zuen bizitzetako protagonistak.

Geure gain hartzen dugu ikuspegi etikoa eta enpatiazkoa, ez dugu aldez aurreko epaiketarik egiten eta zuen bizitzako proiektuak lortzeko lagundu nahi dugu, ahalduntzea, norberaren konfiantza eta duintasuna suspertuz.

Filosofia hori aplikatzen diegu familiei ere bai. Etengabeko eta gertuko komunikazioa mantentzen dugu, modu atseginean.

Harreman horien bidez zuen bizitzako istorioei eta lehentasunei buruzko informazioa eskuratzen saiatzen gara, egoitzako zerbitzuak banaka eta zuen balioekin bat eginez eskaintzeko.

Lantegiak

Lantegiak ikasteko eta gaitasunak mantentzeko espazioak dira.

Ikusi gehiago

Jarduerak

Zentro dinamikoa gara, pertsona nagusiei entzuten diegu eta beren proiektuak betetzeko aukera ematen diegu.

Ikusi gehiagoás

Pertsonarengan ardaztutako arreta