Jarrai iezaguzu hemen:

Lege-Oharra

IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezartzen duen informazio-eginbidea betetzeko, honako datu hauek erakusten dira jarraian:

Webgune honen enpresa titularra CLECEVITAM, S.A. da; egoitza soziala: Avenida de Manoteras, num. 46-bis, 2º, 28050 – Madrid; IFK: A-87045456; Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 32.302. liburukian, 190. folioan, M-581449 orrian, 1. inskripzioan.

Harremanetarako helbide elektronikoa: altoshornosegoitza@clecevitam.es

ERABILTZAILEAK:

Webgunea bisitatu eta/edo erabiltzen duenak ERABILTZAILE izaera du, eta sarbide eta/edo erabilera hori egiten duen unetik onartzen ditu hemen azaltzen diren Erabilera Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintza Orokorrak aplikagarriak izango dira kasuan-kasuan egon litezkeen Baldintza Bereziak gorabehera (Webgunearen edo harekin lotutako zerbitzuen erabilera arautzen dute Baldintza Bereziok). Webgunearen zerbitzua dohainik ematen da.

ERABILTZAILEA zerbitzu espezifikoetako batean sartu ahal izateko erregistratzen denean eta datu pertsonalak ematen dituenean, Datu Pertsonalen Segurtasun eta Babesari buruzko epigrafean xedatutakoa aplikatuko zaio ERABILTZAILEEN datu pertsonalen bilketa eta prozesaketari.

ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK:

Webgunea bisitatze, arakatze eta erabiltze soilak berekin dakar Erabiltzaileak unean-unean indarrean eta argitaratuta dagoen Lege-oharra onartzea.

clecevitamaltoshornos.com webguneak sarbidea ematen du Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu askotara (aurrerantzean, “edukiak”). Edukion jabea CLECEVITAM, S.A. da, edo haren lizentzia-emaileak (ERABILTZAILEAK haien orrietara sartuz gero).

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ATARIA erabiltzeko erantzukizuna. Zerbitzu eta eduki jakinak atzitzeko egin beharreko erregistratzera zabaltzen da erantzukizun hori. Erregistratze horretan, ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratze horren ondorioz, pasa-hitz bat eman dakioke ERABILTZAILEARI, zeina izango baita delako pasa-hitzaren erantzule eta hura arduraz eta isilpean erabiltzeko konpromisoa hartuko baitu.

ERABILTZAILEAK hitzematen du egoki erabiliko dituela CLECEVITAM, SAk bere webgunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak, eta, horiek erabiltzean, besteak beste, (i) ez duela gauzatuko jarduera bidegaberik, ilegalik edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik; (ii) ez duela zabalduko ezein eduki edo propagandarik baldin arrazista, xenofoboa edo pornografiko-ilegala bada edota terrorismoaren apologia egiten badu edo giza eskubideak urratzen baditu; (iii) ez duela kalterik egingo www.clece.es webgunearen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan; ez duela sarean sartuko edo hedatuko ez birus informatikorik, ez lehen aipatutako kalteak egin litzakeen zernahi sistema fisiko edo logikorik; (iv) ez dela saiatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen eta –sartuz gero– erabiltzen, ez eta haien mezuak eraldatzen edo manipulatzen.

CLECEVITAM, SAk eskubidea du iruzkinak eta ekarpenak kentzeko baldin eta pertsonaren duintasunari zor zaion errespetuaren kontrakoak badira, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak eta pornografikoak badira, kontra egiten badiete gazteei edo haurrei edo ordena edo segurtasun publikoari edota ez badira, bere ustez, argitaratzeko egokiak.

Nolanahi ere, CLECEVITAM, SAk ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek foroetan, mezuetan edo parte hatzeko beste tresna batzuetan ematen dituzten iritziengatik.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

CLECEVITAM, SA, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orrien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, bai eta webguneotako elementu guztiena (besteak beste: irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea eta testuak; marka eta logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa; webguneen funtzionamendua, sarbidea eta erabilera gauzatzeko behar diren programa informatikoak, etab.).

Erabiltzaileak hitzematen du errespetatuko dituela CLECEVITAM, SAren titulartasunekoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.

Behin webgunean sartuz gero, erabiltzaileak edukiak arakatu, erabili, biltegiratu eta/edo deskargatu ditzake, baina horrek ez dio inolako jabetza-eskubiderik ematen edukion gainean.

Ondorioz, erabiltzaileak bere erabilera pribaturako erabiliko ditu webgunearen edukiak, non eta hala eginez ez duen urratzen copyrighta edo CLECEVITAM, SA beste edozein eskubiderik.

Kopia pribatua egiteko baimen honek ez du inplikatzen ustiaketarako inolako lizentzia edo eskubiderik ematen denik erabiltzailearen alde.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA KANPO UZTEA:

CLECEVITAM, SAk behar diren neurri guztiak hartu ditu, bere ahalbideak eta teknologiaren egoera aintzat hartuta, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birus eta gainerako osagai kaltegarriak egon daitezela eta Erabiltzaileei transmiti dakizkiela eragozteko.

Erabiltzaileak jakin behar du ezen sare irekien bidez egindako komunikazioetan askotariko mehatxuak aurkitzen direla, eta, beraz, ez direla seguruak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da mehatxuok kontrolpean edukitzeko beharrezkoak diren neurri tekniko egoki guztiak hartzea, hala nola eguneratuta edukitzea malwarea –adibidez, birusak eta troiarrak– detektatzeko sistemak eta arakatzaileen segurtasun-adabakiak.

CLECEVITAM, SA ez du erantzukizunik hartuko, inondik inora, mehatxuok ekar litzaketen kalte-galerengatik, nolanahikoak izan daitezen.

CLECEVITAM, SAk ez du bermatzen webgunearen eta/edo bertako zerbitzuen erabilgarritasuna, mantentze-lana eta funtzionamendu eraginkorra. Nolanahi ere, ahal duen guztia egingo du webgunea une oro egon dadin eskuragarri eta funtzionamendu betean.

COOKIE-EN ERABILERA:

clecevitamaltoshornos.com webguneak cookie-ak erabiltzen ditu (informazio-fitxategi txiki batzuk, zeinak zerbitzariak bidaltzen baititu orria bisitatzen duenaren ordenagailura) webguneek behar bezala funtzionatzeko eta erabiltzaileak webguneak ondo bistaratzeko, bai eta estatistikak biltzeko ere. Informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie politika.

ESTEKAK:

Gure webguneko estekek hirugarrenen web-edukietara eraman dezakete. Esteka horiek errazago egiten dute Internet bidez bila ditzazula zure interesekoak izan litezkeen baliabideak.

CLECEVITAM, SAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webguneotan azaldu litezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, zeinek informazioa emateko helburu bakarra izango baitute eta inola ere ez baitute inplikatzen ezein harremanik dagoenik, batetik, CLECEVITAM, SAren eta, bestetik, halako edukien titularrak diren pertsona edo entitateen edota edukiok dauden webguneen titularren artean.

CLECEVITAM, SAren webgunera bideratutako estekek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

OROTARIKO KONTUAK:

Baldintza hauek betetzen ez badira eta/edo webguneak bidegabeki erabiltzen badira, CLECEVITAM, SAk auzitara joko du, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak abiaraziko ditu.

BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA:

CLECEVITAM, SAk eskubidea du bere webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, edozein unetan eta jakinarazpenik egin gabe

CLECEVITAM, SAk edozein unetan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, zeinak behar bezala argitaratuko baitira, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintzen indarraldia bat dator haien erakuste-denborarekin, harik eta erabat edo partzialki aldatzen diren arte. Une horretan, indarrean egongo dira aldatu eta webgunean argitaratzen diren momentutik aurrera.

Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa: CLECEVITAM, SA eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiak arautuko du, eta zernahi gatazka Madrilgo epaitegien eta auzitegien pean geratuko da.